XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Pertsonak nola hasi ziren elkarrekin komunikatzen?

Berdin jarraitzen al dugu komunikatzen?

Jarri zure erantzuna frogatzen duten adibideak.

- Esango al zenuke zer dioten marrazkiko neska-mutikoek?

Berdin esaten al dute?

Zer egin behar lukete elkar ulertzeko?

Elkar ulertzeko, gauza guztiei berdin deitu beharra dago, eta horretarako ados jarri behar.

Txikiak garenean, aitamen hizkuntza ikasten dugu; haiek ere beren gurasoengandik ikasi zuten.

Ia oharkabean, ados jartzen gara gure inguruan bizi diren pertsonekin, haiek bezala izendatzeko gauzak, egiten duguna... eta, horrela, elkar uler dezakegu.

Norbaitek uler ez gaitzan nahi dugunean, gauzei bestela deitzeko modu bat asmatzen dugu.

Hala egiten da hizkuntza sekretuak erabiltzean.

Seguruenik, ibiliko zinen jolas horretan, edota ikusiko zenuen espioien filmeetan...

Zortzi euskalki daude eta bakoitzak bere lur-eremua hartzen du.

Munduan, arrazoi asko direla medio (besteak beste, leku desberdinetan bizitzea), pertsonak era desberdinetan jarri dira ados, eta ehundaka eta milaka dira lurbira osoan mintzatzen eta mintzatu diren hizkuntzak: txinera, errusiera, bantua, latina, malaysiera, txibtxa, arabiera, ingelesa, alemaniera, grekoa, frantsesa...

Bizkaiera / Gipuzkera / Iparraldeko goinafarrera / Hegoaldeko goinafarrera / Lapurtera / Mendebaldeko behenafarrera / Ekialdeko behenafarrera / Zuberera.